Ataria

Ongi etorri Euskal Herria eraikitzen ikasmaterialera!

Artearen historia artearen bilakaera denboran eta espazioan zehar aztertzen duen zientzia da.

Berez, XX. mendean zehar bederatzi arte mota bereizi ziren -arkitektura, dantza, eskultura, musika, pintura, literatura, zinema, argazkigintza eta komikia-, eta gaur egun zerrenda horretan beste adierazpen artistiko batzuk ere sartu dira, besteak beste, diseinua, publizitatea, moda edota gastronomia.

Aurkezten dugun gune honetan X. mendean hasi eta XVIII. mendera bitarteko arkitektura aztertuko dugu, betiere testuinguru batean kokatuz eta baita garaiko arte-estilo batekin lotuz ere: erromanikoa, gotikoa, errenazentista eta barrokoa dira Europa osoan zehar landu ziren arte-estiloak.

Euskal Herrira ere iritsi ziren joera horiek eta artelan ugari geratu zaizkigu. Gune honetako Eraikin galeria atalean gure lurraldean dauzkagun hainbat adibide ikusi eta aztertzeko parada izango dugu, argazkien bitartez nahiz animazio-bideo didaktikoen bitartez.

Horiek guztiak eta adibide gehiago ikasteko parada izango dugu webgune honen bitartez. Helburu nagusia, zenbait gidoi lagun ditugula, Euskal Herrian dauden hainbat artelan arkitektoniko nagusi aztertzeko gai izatea da, arte-ondarea balioestea eta horiek iraganeko garaiak ezagutzeko eskaintzen duten historia- eta arte-aberastasunaz ohartaraztea.

Egin klik ezkerreko esteka horietan, gehiago jakiteko eta Euskal Herria eraikitzen webgunean murgiltzeko!