Eraikuntza-elementuak
Gotikoa, XII. mendetik XVI. mendera bitartean landutako arte- eta arkitektura-estiloa da. Honakoak ditugu estilo honen ezaugarri nagusiak:
- Gotikoak bertikalitatea du helburu, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Bertikalitatea indartzeko, elementu ugari erabiltzen dira, hala nola arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
- Oinplano bezala gurutze latindarra erabiltzen da: habearte zentral bat eta burualde erdi-zirkularra.
- Hormak estuak eta lirainak ziren eta altuera handia lortzen zuten. Hormak ez erortzeko arbotanteak jartzen dizkiete kanpotik.
- Arku zorrotza: altuera handiko hormak eusteko arku berri bat asmatzen dute, gotikoan funtsezko baliabidea izango zena.
- Ganga: Altuera handiko eraikinak estaltzeko ganga berri bat asmatu zuten, gurutze-ganga deiturikoa.
- Zutabeak: denboraren poderioz, meheago bihurtu ziren, gangetako nerbioak agertu ahala.
- Materialak: Gotiko estiloan gehien erabiltzen den materiala harria da. Baina materiala lantzeko teknika, erromanikoan ez bezala oso landua daukate.
- Leihoak: Eraikin gotikoek leiho asko eta zabalak dituzte eta horren ondorioz barrualdea argiz betetzen da. Leiho horiek kolorezko beirateekin estaltzen zituzten eta horrek bornean kolore-jolas zoragarriak sortzen zituen.
- Gargolak: ostiko-arkuen bidez, euria kanporatzeko ubideen irtenguneak dira.
- Eskultura-apainketa handiko joera dago: zentzu sinboliko eta deskribatzaile handikoa beti.






Hausnartu dezagun!Hemen duzu Ken Follet idazlearen Lurraren zutabeak liburuan oinarritutako pelikularen zatia. |