Eraikuntza-elementuak

Gotikoa, XII. mendetik XVI. mendera bitartean landutako arte- eta arkitektura-estiloa da. Honakoak ditugu estilo honen ezaugarri nagusiak:

  • Gotikoak bertikalitatea du helburu, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Bertikalitatea indartzeko, elementu ugari erabiltzen dira, hala nola arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
  • Oinplano bezala gurutze latindarra erabiltzen da: habearte zentral bat eta burualde erdi-zirkularra.


  • Hormak estuak eta lirainak ziren eta altuera handia lortzen zuten. Hormak ez erortzeko arbotanteak jartzen dizkiete kanpotik.


  • Arku zorrotza: altuera handiko hormak eusteko arku berri bat asmatzen dute, gotikoan funtsezko baliabidea izango zena.


  • Ganga: Altuera handiko eraikinak estaltzeko ganga berri bat asmatu zuten, gurutze-ganga deiturikoa.


  • Zutabeak: denboraren poderioz, meheago bihurtu ziren, gangetako nerbioak agertu ahala.


  • Materialak: Gotiko estiloan gehien erabiltzen den materiala harria da. Baina materiala lantzeko teknika, erromanikoan ez bezala oso landua daukate.
  • Leihoak: Eraikin gotikoek leiho asko eta zabalak dituzte eta horren ondorioz barrualdea argiz betetzen da. Leiho horiek kolorezko beirateekin estaltzen zituzten eta horrek bornean kolore-jolas zoragarriak sortzen zituen.


  • Gargolak: ostiko-arkuen bidez, euria kanporatzeko ubideen irtenguneak dira.
  • Eskultura-apainketa handiko joera dago: zentzu sinboliko eta deskribatzaile handikoa beti.

Hausnartu dezagun!


Hemen duzu Ken Follet idazlearen Lurraren zutabeak liburuan oinarritutako pelikularen zatia.
Eleberrian, arkitektura gotikoaren garapena deskribatzen da.
Begiratu katedrala ea ikasitako zenbat elementu arkitektoniko ikusten dituzun bertan.