Laguntza

Euskal Herria eraikitzen artearen eta arkitekturaren gaineko ezagutzak jasotzeko eta horien inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko ikasmaterial bikaina da.

Euskal Herria eraikitzen izeneko gunearen xedea hau da: irakaskuntzarako lagungarri izateaz gain, Europa guztian zehar X. mendetik XVIII. mendera garatu ziren arte-adierazpen esanguratsuenen lehen hurbilketa izatea eta horiek Euskal Herriko arkitekturaren diziplinan edukitako eragina aztertzeko erremintak ematea. Helburu nagusia ikasleek nahiz artean interesa duen edonork estiloetan barna bidaiatzea eta eraikuntza-elementuen arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautematea da.

Aurkezpen-orrian bi atal nagusi hauek ageri dira. Batetik, azalpen teorikoa duten lau unitate nagusiak daude, eta bestetik, bukaera, jarduera praktikoak:

  • Erromanikoa (X.-XIII.): testuinguru historikoa, estilo erromanikoaren ezaugarri nagusiak eta bereziki arkitekturak izandako garapena, eraikuntza-elementuak eta Euskal Herriko lurralde bakoitzean gauzatutako artelan arkitektoniko esanguratsuenen galeria.
  • Gotikoa (XII.-XV.): testuinguru historikoa, estilo gotikoaren ezaugarri nagusiak eta bereziki arkitekturak izandako garapena, eraikuntza-elementuak eta Euskal Herriko lurralde bakoitzean gauzatutako artelan arkitektoniko esanguratsuenen galeria.
  • Errenazimentua (XV.-XVI.): testuinguru historikoa, estilo errenazentistaren ezaugarri nagusiak eta bereziki arkitekturak izandako garapena, eraikuntza-elementuak eta Euskal Herriko lurralde bakoitzean gauzatutako artelan arkitektoniko esanguratsuenen galeria.
  • Barrokoa (XVII.-XVIII.): testuinguru historikoa, estilo barrokoaren ezaugarri nagusiak eta bereziki arkitekturak izandako garapena, eraikuntza-elementuak eta Euskal Herriko lurralde bakoitzean gauzatutako artelan arkitektoniko esanguratsuenen galeria.

Unitate horiek ikasmaterial guztiaren adar nagusiak dira eta, horietan murgilduz gero, eduki guztietan zehar nabigatu ahal izango da.

Unitate bakoitzean, batetik, arte estilo baten gaineko eduki teorikoak daude eta, bestetik, edukien gainean jaso den ezagutza neurtzeko jarduera bat dago: zortzi galderaz osatutako test bat. Horrez gain, unitateko edukiak bereganatu eta hausnartzeko bideo bat eta hausnarketarako bidea emango duen ariketa bat dago.

Horiez gain, ariketa praktikoei dagokien unitatea dago: bertan, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko talde-dinamikak prestatu dira; erreminta horiek norberaren aisia-jardueretan erabil daitezkeela eta kultura- eta natura-ondarea aztertzeko oso baliagarriak izan daitezkeela ikusiko du erabiltzaileak.

Gainera, edukien osagarri moduan, hainbat irudi, bideo, hausnarketarako ariketa eta hainbat lamen tekniko jaso direnez, kontzeptuak irakurtzea, ulertzea eta bereganatzea erraza eta erakargarria egingo zaio erabiltzaileari.

Azkenik, erabiltzaileak ikasmaterialaren aurkibidean aldi oro eskuragarri edukiko ditu Gida didaktikoa, Bibliografia, Glosategia, Lotura interesgarriak eta Webgunearen mapa.

Orain, webgunean murgiltzea bakarrik falta da.

EGIN KLIK HEMEN GEHIAGO JAKITEKO!