Abangoardia

Bigarren mundu guda amaitutakoan, mundua, maila politikoa eta gizarte zibila ekonomia-norgehiagokak eta krisialdia saihesteko mekanismoak sortzen ahalegindu zireneko aldi berri baten sartu zen. Hala ere krisialdiak ezin eragotzi izan ziren, mundua guda otzaren eztandaren ondoren bi bloketan zatituta gelditu baitzen. Garai honen beste ezaugarri bereizgarrienetariko bat deskolonizazio-prozesua izan zen; europar kontinenteak bere koloniak galdu egin zituen eta, beraz afrikar eta asiar kontinentean herri berriak sortu ziren, estatu-kopurua bikoiztea ekarriz. Aro hau beste krisialdi berri batez bukatu zen, 1973an izandako petrolioaren krisialdia izenekoaz alegia. XX. mendeko bigarren aldi hori berezitasunez Euskal Herriarentzako oso zaila izan zen. Francoren diktadurapean, Euskal Herriak politika eta kultura-errepresio gogorra jasan zuen. Gudaren aurreko arte adierazpen guztiak gogortasunez zapalduak izan ziren -frankismoak modernitatea eta abangoardia demokraziarekin bat egiten zituen-, eta erregimen berriak espainiar Inperioaren mailarik distiratsueneko uneekin diktadurak identifikatzen zituen estiloak berreskuratu zitzan arte konbentzional eta historikorako iraganaren alde jardun zuen. Hala ere, berrogeita hamarreko hamarkadaren azken urteetatik aurrera, ekonomiaren garapenari esker inguruabarrak aldaketarako adierazgarriak eman zituen.