Erromanikoa



Erdi Aroaren bilakaeran garrantzi handikoa izan zen XI. mendea, egoera-aldaketa nabarmena gertatu zelako mende horretan. Feudalismoa nagusitu zen, eta hiriak eta haiei loturiko jarduera ekonomikoak berriz agertu ziren. Halere, gizartearen oinarria nekazaritza izan zen eta arte erromanikoaren arrasto gehienak nekazaritza-eremuetako eraikinak dira.

Kultura arloan, XI. mendean, aldaketa garrantzitsua gertatu zen Elizan: Citeaux-en sortutako monasterioen erreforma Europa osora zabaldu zen. Monasterio horien eredu artistikoa erromanikoa zen. Horrez gainera, Nafarroako Antso III.ak Donejakue Bide klasikoa (Frantses bidea deiturikoa) zehaztu zuen, eta bide horretan eraikin erromanikoak eraiki zituzten. Europa osoko jendea ibiltzen zen bide horretan eta, erromesek, etxeratutakoan, bidean ikusi eta ikasitakoa gauzatzen zuten.

Hauek ziren ezaugarrietako batzuk:

  • Elizaren presentzia eguneroko bizitzan oso nabarmena zen.
  • Elizak bizitza pribatua arautzen zuen (bataioak, ezkontzak, festak, egutegiak eta abar).
  • Elizak eremu erlijiosoa eta gizarte-arloa gainditu zuen eta ekonomian eta politikan ere esku hartzen hasi zen:
    • Monasterioek eta gotzaindegiek lurralde ugari kontrolatzen zuten.
    • Apaizek eta fraideek feudoetako jaunen jokabidea izaten zuten eta errentak kobratzen zizkieten nekazariei.
    • Nekazariei hamarrena"Lurraren emaitzetatik Elizari (edo erregeari, jaunariā€¦) eman behar zitzaion zatia." kobratzen hasi ziren.
    • Alde militarrean, kristautasunaren aldeko Gurutzadak"Erdi Aroan kristauek Jesusen hilobia eta Leku Santuak mahomatarren mendetik askatzeko egindako gerra espedizioa." edo Lurralde Santua berreskuratzeko gerra erlijiosoak zituen.


IhardunBideoak