Barrokoa



Aurreko gaian aipatu dugun bezala, Aro Modernoan bi mugimendu ezagutu ziren: lehenik Errenazimentua, XV. eta XVI. mendeetan zehar eta, geroago, Barrokoa, XVI. mendearen bukaeratik eta XVIII. mendera arte luzatu zen.

Geografikoki mendebaldeko Europan hasi zen eta handik zabaldu zen Hego Amerikara eta Europa osora.

Garai horretan hainbat egoera historikok Barrokoaren hasiera eta honen ezaugarriak markatu zuen:

  • Erlijioaren zatiketa, Erreforma protestanteak eraginda, eta Kontrarreforma katolikoa.
  • Monarkia absolutuen" XVII. mendetik aurrera izan zen gobernu era bat da. Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratzen ziren; beraz, betiko erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuen parte hartu estatuaren gobernuan." ezarpena: monarkiek erabateko boterea zuten bai politikan, administrazioan nahiz gizartean.

Bi estamentu"Termino hau bereziki feudalismoan eta Antzinako Erregimenean gizarte-maila izendatzeko erabiltzen da. Sistema soziopolitiko horietan batetik noblezia eta kleroa bezalako estamentuak zeuden. Gainontzeko guztiek hirugarren estamentua osatzen zuten, hau da, nekazariek, artisauek eta burgesek." pribilegiatuek (elizak eta nobleziak) boterea zentralizatu nahi zuten eta herrian eragina izateko artea erabili zuten: horrek propaganda-funtzioa bete zuen, erregearen edo Aita Santuaren boterea eta prestigioa azaldu nahi baitzuen.

Nazio protestanteetan burgesia izan zen gizarte maila inportanteena eta honen ideologia eta bizimodua artelanetan agerian geratu zen.

Barrokoaren garaian (izen honekin ezagutzen da Aro Modernoaren bigarren zatia), Euskal Herrian, Europan gertatu bezala, XVII. mende zaila eta gatazkatsua bizi izan zen. Erlijioaren beheraldiari krisi ekonomiko sakona eta estatuak zorretan sarrarazten zituzten Europako monarkien arteko gerra etengabeak erantsi behar zaizkio. Gainera, sasoi horretan, ohikoak ziren gizarteko hiru estamentuetako kideen arteko borrokak (noblezia, kleroa eta burgesia, artisauak eta nekazariak). Horren ondorioz, ezegonkortasuna izan zen nagusi. Horrenbestez, halako egoera gatazkatsuan, ez da harritzekoa artearekiko gustu berria sortzea.

XVII. mendea Euskal Herrian ere gatazkatsua izan zen. Aurreko sasoian aurrerapen ekonomikoaren sostengu ziren zutabeak krisian murgildu ziren. Erlijio-ordena berriek estilo barrokoa sustatu zuten erlijio katolikoa fededunengana hurbildu nahirik. Dena den, Barrokoak Europa eta Euskal Herrian izandako arrakasta garaiaren berezko ezaugarriei ere zor zaio; zalantzaz betetako garaia zen, ondorioz arte emozionalagoa, dinamikoagoa eta adierazkorragoa sortu zen.



IhardunBideoak