Talde dinamikak

Gure herria, gure altxorrak

Jarduera-mota honen bitartez, ikasleek gai baten deskripzio erraza egingo dute; horretarako, zenbait informazio-iturri erabiliko dituzte (prentsa, bibliografia, webguneak, etab.); beharrezkoa duten informazioa bilduko dute eta eskema edo gidoi bat osatuko dute; ondoren, kontzeptu egokiak erabilita, gainerakoei behar bezala jakinaraziko diete lanaren emaitzak edota sare sozial baten bitartez kudea dezakete (Google Maps, bloga…). Horrez gain, informazio egokia aurkitu ahal izateko galdera egokiak egiten jakin beharko du ikasleak.

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: Ikastetxean.
  • Beharrezko erremintak: Google Maps, papera, harkatza.
  • Antolakuntza: Jolasaren azalpena:
    • 4-5 kidetako taldetan antolatuko gara.
    • Gure herri eta hiri inguruan dauden bost eraikin aukeratuko ditugu.
    • Eraikin horien informazioa bilatuko dugu Interneten edo beste edozein iturritan bibliografikoetan (prentsa, bibliografia, webguneak, familiakoak …).
    • Jasotako informazioarekin honako eremuak dituen fitxa beteko dugu: eraikinaren izena eta lekua, Garaia eta estiloa, eraikinaren funtzioa, eraikinaren deskribapena eta url helbidea.
    • Google Maps aplikazioa erabiliz mapa bat sortuko dugu eta bertan gure eraikina mapan kokatuko dugu.
    • Kokapenaren URL kopiatu eta fitxan dagokion eremuak bete.



Hiria erakutsiko dizuegu!

Jarduera honen bitartez Euskal Herriko arte gotikoari buruzko horma-irudi bat prestatuko duzue ikaskide guztien artean:

  • Adina: 12 urtetik aurrera
  • Lekua: Ikastetxean.
  • Beharrezko erremintak:
  • Antolakuntza: Jolasaren azalpena:
    • Ikaskideak zazpi taldetan banatuko zarete.
    • Talde bakoitzak Euskal Herriko lurraldeetako hiriburu bat aukeratuko du: Donostia, Baiona, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Maule eta Donibane Garazi.
    • Hiriburu bakoitzean eraikin esanguratsu batzuk aukeratu eta beraiei buruzko informazioa atera: eraikinaren izena eta lekua, garaia eta estiloa, eraikinaren funtzioa, eraikinaren deskribapena eta url helbidea. Estilo ezberdinetakoak baldin badira, hobe!
    • Prest daukagunean ikaskideen aurrean aurkeztuko dugu gure hiriburua, horrela gure ikaskideentzat turismo-gidarian bihurtuko gara.



Arkitektoa naiz!!

Jarduera honen bidez arkitektoetan bihurtuko gara. Jarrai itzazue argibideak eta osa ezazue zuen gustuko eraikin bat.

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: Ikastetxean.
  • Beharrezko erremintak: Papera, guraizeak, koloretako margoak eta kola-barra.
  • Antolakuntza: ariketaren azalpena:
    • Inprimatu paperean behean dauzkazuen PDF fitxategiak. Orri bakoitzean ikasitako estilo arkitektoniko bakoitzaren elementuaak dauzkazue.
    • Moztu elementuak guraizeekin.
    • Aipatutako materiala esku artean duzuela, sor ezazue zuen eraikin propioa.
    • Oharra: Gogoratu estilo ezberdinetako elementuak nahasi ditzakezuela (arkitektoek egin ohi duten bezala) eta elementuak falta badizkizue, marraz itzazue zuek!
    • PDFak: Erromanikoa, Gotikoa, Errenazimentua eta Barrokoa.