Arkitektura zibila

Diktaduraren lehen urteetan zehar, erregimenak antzinako estiloen dekoraziora jo zezan sustrai historiko eta herrikoidun nazio-estilo bat aurkitu nahi zuen. Horrela, garai horretan eraiki ziren eraikinik gehienetan -Iruñako alde nazionalagatik eroritakoei opatutako eliza, Donostiako Abadetegia, Gernikako Enparantza nagusia- exhibizionismoa eta eskala monumentalaren gehiegikeria eman zen. Nazio-estilo bat ezartzearen ahalegin horretan euskal arkitekto bik, Pedro Muguruza Otañok Arkitektura Zuzendaritza Nagusitik, eta Pedro Bidagor Lasartek Suntsitutako Lurraldeen Zuzendaritza Nagusitik funtsezko jarduna izan zuten.

Hirurogeigarreneko hamarkadatik aurrera, sentiberatasun berri bat agertu zen euskal arkitekturaren inguruan. Lengoaia modernoa eta arrazionala kurbei lehentasuna eman eta batez ere inguru naturalean zein historikoan eraikitako eraikinen integrazioari garrantzi handia ematera zetorren organizismo izeneko estilo berri baterantz garatu zen. Estilo honen hedakuntzan nabarmentzekoa da teoria mailan Juan Daniel Fullaondo bizkaitar arkitektoak izan zuen jarduera, eta Eugenio María de Aguinaga eta Saénz de Oízak estilo horretan, berezitasunez Duranako udalerrian azkenengoak egindako etxebizitza, egin izan zituzten lan mordoa ere.

Edozelan ere, aro horretako arkitektorik garrantzitsuena Luis Peña Ganchegi gipuzkoarra izan zen.