Arkitektura erlijiosoa

Erlijio-arkitekturan II Vatikanoko Kontzilioa ospatzeke zegoen urteetan elizaren tipologiak eraberritze aldia bizi izan zuela azpimarratu beharra dago. Horretara, Francisco Javier Sáenz de Oíza arkitekto nafarrak Luis Laorgarekin batera Oñatin (Gipuzkoa) Arantzazuko basilika proposatu zuen. Eliza horrek, tradizioan sustraitutako elementu anitz mantentzen zituen arren, beste kasu batzuetan lengoaia modernoarekiko konpromiso nabarmena azaltzen zen. Aipatutakoa Vitoria-Gasteizen ere aurkitu dezakegu, Javier Carvajal eta José María de Paredesek egindako Los Angeles elizan, eta Miguel Fisac -en La Coronación; eliza biotan nabarmentzen da, dagozkien geometria irregulardun orubeetara egokitutako plastika eta eskultura-ahalmen handia transmititzen duten, eraikinen euren egitura.