Eraikuntza-elementuak

Errenazimentua, XV. mendearen bukaeratik XVII. mendera bitartean landutako arte- eta arkitektura-estiloa da. Honakoak ditugu estilo honen ezaugarri nagusiak:

  • Sabai lauak kasetoiaz apainduak ageri dira.
  • Kanoi-gangak"Elkarren paralelo diren bi hormaren arteko espazioa estaltzen duen ganga, zilindro erdiaren itxurakoa." eta esferaerdiko kupulak nagusi dira.


  • Greziar garaiko zutabe klasikoetara jotzen da, hala nola korintoarrak, jonikoak eta dorikoak.


  • Hainbat hormetan marrazki geometrikoak margotzea gustatzen zaie.
  • Perspektiba edo hirugarren dimentsioa aurkitzen dute. Hiru dimentsioko irudiak egiten hasten dira eta horrekin batera tranpantojoak"Begiari egiten zaion tranpa." margotzen dituzte nonahi.


  • Leihoak harrizko mainel batek zatitzen ditu eta hura, aldi berean, arku itsu batean barruan aurkitzen den frontoi batean bukatuta dago.


  • Arkitektura zibilean loggia motako galeriak ohikoak dira.


  • Patioetako arkuetan medailoi klasikoak dira nagusi.
  • Materialik erabilienak marmola, adreilua eta paramentu txikiak dira.
  • Elementu dekoratiboen artean girnaldak, gruteskoak, kandelontziak eta balaustradak aurki daitezke edozein eraikuntzatan.