Eraikin galeria

Eraikinaren izenaLizarrako Errege Jauregia. Estella-Lizarra (Nafarroa)
Estiloa / GaraiaErromanikoa. XII. mendearen bukaera-XIII. mendearen hasiera
Eraikinaren funtzioaArkitektura zibila
DeskribapenaOin laukizuzeneko eraikin honen ezaugarri adierazgarriena haren aurrealde eder eta harmoniatsua da, bi gorputz eta dorretan egituratua. Erdi-puntuko lau arku sendok osaturiko galeria ageri da beheko solairuan. Bigarren gorputzean haren lau leihateak dira nabarmengarri, horietako bakoitza lau arkutxoz zatitua. Arkutxoak zutabe mehe kapiteldunetan bermatuak daude. XVII. mendean handitu zuten. Harlanduzko atikoa da, hiru gezileiho ditu eta bi dorrez babestua dago angeluetan.

Jacqueline Poggi
      

Jacqueline Poggi



Eraikinaren izenaLeireko San Salbatore monasterioa. Esa (Nafarroa)
Estiloa / GaraiaErromanikoa. 1057. urtea
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaBehe Erdi Aroan du jatorria, baina musulmanek X. mendean erre egin zuten eta errege Antso Gartziak huraxe berreraikitzeko agindua eman zuen 1020an.
Altxor preziatuak gordetzen ditu bere barruan; konparazio batera, XI. mendeko kripta edo "Porta Speciosa" esaten zaion XII. mendeko atari erromaniko ikusgarria.
  • XI. mendeko kripta kontserbatu den guztiaren alderik zaharrena da. Harriak metatuak daude barruti estu horretan; fusteak altuera apalekoak dira eta kapitelak, berriz, sendo-sendoak. Azken batean, erromaniko zaharrenak duen soiltasunaren agerpenik argiena da.
  • Elizako ataria, “Porta Speciosa” deitzen zaion ataria, monasterioaren altxorrik preziatuenetakoa. XII. mendekoa da eta Donejakue bidearen elementuekin apaindua dago.

Carlos Octavio Uranga
      

Allison Fender



Eraikinaren izenaEunateko Andre Mariaren eliza. Muruzabal (Nafarroa)
Estiloa / GaraiaErromanikoa, XII. mendea
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaLautada baten erdian agertzen da, erabat isolaturik. Funtzioei dagokienez, argi dago hilerri-eliza izan zela, eliza, eta kanpo arkuteriaren artean erromesen eta jende arrunt ugariren hilobiak agertu direlako. Autore batzuek uste dute erromesak gidatzeko faroa ere izan zela, nahiz eta faroa egongo zen tokian gaur egun ikusten den horma-kanpaia jarri zuten geroago.
Elementuei dagokienez, erromaniko argia da: abside poligonala eta leiho txikiak ditu.
Eliza arkuteria erromanikoz osatutako klaustro batek inguratzen du.
Bideoa



Eraikinaren izenaZumetxagako San Migel ermita. Mungia (Bizkaia)
Estiloa / GaraiaErromanikoa. XIII. mendea
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaNabe bakarreko oinplanoa du eta estuagoa den burualde zuzena, lau kontrahormarekin indartua kanpotik. Murruak harlangaitz irregularrez eginda daude kanpotik eta barrutik. Nabeen eta burualdearen arteko iragana garaitza-arku batekin markatua dago. Bertan pilareen gaineko bi arku zorrotz handi daude. Pilareek zutabeak dituzte itsatsita, eta kapiteletan korintoar ordenako apainduraren estilizazio zakarrak daude, pinaburuekin eta iratzeekin dekoratuak.
Bideoa



Eraikinaren izenaOspitalepeko eliza. Ospitalepea (Zuberoa)
Estiloa / GaraiaErromanikoa. XII.-XIII. mendeak
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaAntzinako Ospitalepetik eliza erromatar-bizantziar bat geratzen da, XII. eta XIII. mendeetan eraikia, seguru asko. Ipar Euskal Herriko obra erromanikorik ederrena eta interesgarriena da. Gurutze grekoko oinplanoaren gainean, elizaren atalak elkar orekatu eta artikulatzen dira, gurutze-ganga bati eta linterna oktogonal bati eusteko; linternaren gailurrean tronpen gaineko kalifa-kupula bat dago, ale bakarra euskal eskualde horretan. Eliza horrek historialariari gordetako beste ustekabe bat konbinazio geometriko mudejarren bidez itxitako leihoak dira. Xehetasun horrek eta kalifa-gangak (gertuko Oloroe-Ste. Marien ere ageri da) eskualde horren eta lurralde hispaniarren arteko lotura erakusten du.

Marie
      

Juan San Martin



Eraikinaren izenaSan Andres Apostoluaren eliza. Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Estiloa / GaraiaErromanikoa.
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaOrmaiztegiko San Andres eliza XVII. mendekoa den arren, portada erromanikoa du. Zazpi arkibolta ditu: lehenengo arkiboltan, arku zorrotz eta trilobulatuen angrelatua ikus daiteke. Inposta lokarri handi batez koroatuta dago; janben izkinetan hainbat buru taillatu daude; horien aurrealde lauak, baketoirik gabeak, lokarriz apaindurik daude, eta horiek zirkuluak osatzen dituzte lau hostorekin, gurutzatuekin eta irudi geometrikoekin.

Arantza Cuesta Ezeiza
      

gureGipuzkoa



Eraikinaren izenaEstibalizko Andre Mariaren eliza. Argandoña (Araba)
Estiloa / GaraiaErromanikoa, XII. mendea
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaEstibalizko Andre Mariaren eliza Arabako zentro erlijiosoen artean lehen tokian kokatu daiteke. Herrialdeko zaindari izateaz gain, historian zehar garrantzia handiko santutegi bat izan da, eta garrantzi artistikoari dagokionez ere Euskal Herriko Erromanikoa ulertzeko gakoa da. Eraldaketak jasan dituen arren, haren izaera erromanikoa ikusten da oraindik.
Leku berean dugun monasterioaren eliza erromanikoak gurutze latindarreko oinplanoa du eta hiru absideko burualdea.. Bi portada ditu, bata mendebaldean eta bestea hegoaldean (Porta Speciosa). Azken portada hau erromanikoaren obra gorena kontsideratu izan da askoren ustez. Hiru erregistro ditu: lehena arku zorrotza eta taila batzuk (giza irudi bat, Deikundea, zentauro bat gezi bat jaurtitzen); bigarren erregistroan, harburu fitomorfikoen gainean erdi-puntuko hiru arkibolta dituen leiho handi bat; eta hirugarrenean, kanpai-horma bi baorekin, kanpai bana sartzeko. Bideo didaktiko honetan ikus dezakezu Estibalizko monumentua xehetasun guztiekin.

Juan San Martin
      

Juan San Martin



Eraikinaren izenaGaresko zubi erromanikoa. Gares (Nafarroa)
Estiloa / GaraiaErromanikoa, XI. mendea
Eraikinaren funtzioaArkitektura zibila
DeskribapenaGaresko zubi erromanikoa Nafarroa Garaiko Izarbeibar eskualdeko Gares udalerrian dagoen zubi erromaniko bat da, Arga ibaia zeharkatzen duena. Garesko Alde Zaharreko mendebaldeko sarbidea da.
Zubi horretatik Donejakue bidea igarotzen da; hain zuzen ere, Orreagatik datorren bide nagusia eta Somportetik datorren adarra bertan elkartzen dira. NA-7040 errepidearen eta herriguneko San Pedro kalearen artean kokatua dago.
Donejakue bideko erromaniko zibilaren adibiderik bikainenetakoa da. Bi ezaugarri nagusi ditu: dotorezia eta soiltasuna. Erdi-puntuko zazpi arku ditu, ekialdeko muturrean dagoen huraxe lurpean, eta 110 metro luze da.

aherrero
      

Canduela