Arte erromanikoa

X. mendearen bukaeran sortu eta XIII. mendera arte Europako sartaldean nagusi izan zen arte-adierazpenari esaten zaio Erromanikoa. Terminoa De Gerville frantses historialariak sortu zuen XIX. mendean, Erromako antzinako artearen bilakaera atzeratutzat zutena izendatzeko. Arte erromanikoak Erromako arte klasikoaren, ekialdeko artearen eta arte karolingiarraren ekarria bildu zituen; arkitektura izan zuen ardatz nagusia, erlijio-arkitektura batez ere. Arkitektura estilo hura monasterioek eta, batez ere, Clunyko abade-etxeak"Clunyko abatetxea 910. urtean sortu zuen Akitaniako Gilen dukeak. Benito Santuaren arauak gorde behar bazituen ere, jauntxoengandik eta apezpikuengandik libre aritzeko eskubidea jaso zuen." finkatu eta sustatu zuten monasterio barruko bizitzarekin bat etorri zen. Eskultura eta pintura didaktikoak eta apaindurazkoak ziren, baina arkitekturaren menpe zeuden gehienbat. Erromanikoa Frantzian sortu zen eta Europa kristauan barrena zabaldu zen Erdi Aroko erromes bideetan zehar, tokian tokiko estilo bereziak garatuz.

Euskal Herria eta erromanikoa

Euskal Herrian erromanikoa Iparraldean, Nafarroan eta Araban barrena doan Donejakue bideari loturik jaio zen, Iruñeko Erresuman, Antso Handiaren agintalditik (1004-1035) Antso Azkarraren agintaldi bitartera (1194-1234). Antso Handiak sartu zuen Clunyko erreforma bere erresumako monasterioetan; hala, bultzada handia eman zion Donejakue bideari. Iruñeko Erresumako erromanikoak Frantziako eragin nabarmena du.

Beraz, monasterioak ugaltzeak eta Donejakue bidearen" Europako eta Ekialdeko milaka erromesek gaur egun Compostela inguruan dagoen Santiago apostoluaren ustezko hilobia bisitatzeko egiten zituzten ibilbideen multzoari esaten zaio." eraginak zabaldu zuten erromanikoa Euskal Herrian.



Manfred Zentgraf