Eraikuntza-elementuak

Barrokoa, XVI. mende bukaeratik XVIII. mendera bitartean landutako arte- eta arkitektura-estiloa da. Honakoak ditugu estilo honen ezaugarri nagusiak:

  • Elizen oinplanoak konplexuak ziren: eliptikoak, obalatuak, zirkularrak eta abar.


  • Kanpandorrea: Euskal Herriko paisaia arkitektonikoa osatzen duten elementu arkitektoniko bereizgarrienetako bat kanpandorrea dela azpimarratu behar da. Hasiera batean, elizetako kanpaiak kokatzeko eraikiak, dorre mota hau aldi barrokoan zehar eliza katolikoaren ikur eta euskal jendartearen gain zuen boterearen ikur bilakatu zen.


  • Euskarriak apaingarri moduan erabiltzen dira eta bi euskarri mota berri agertzen dira: zutabe salomonikoak eta estipiteak. Zutabe horiek Barroko estiloaren elementu esanguratsuenetakoak izango dira.


  • Elementu kurbatuen ondorioz fatxadak okertu egiten dira. Eskultura, zutabe eta orokorrean apaindura konplexu askoz betetzen ziren.
  • Eszena dramatikoak gustatzen zaizkie, eszenografia eta antzerkia gustuko zuten.
  • Kurbaturak erabiltzen dira, bai eraikinen egituretan, bai dekorazioan
  • Arkitektura zibilan udaletxeak agertzen dira, solairu arkupeduna eta solairu nagusiko burdin landuekiko balkoiekin. Adib.: Arrasateko udaletxea.


  • Argiak: garrantzi berria hartu zuen. Argiaz, formak desegin egiten ziren muga zehatzik gabe ager zitezen. Horrela, eraikuntzaren zati batzuk argiz bete eta besteak ilunpetan uztea lortzen zuen.
  • Ohiko elementu eta formak aberastu egin ziren. Hasteko, Erromatarren arkitektura ezagunagoa zuten: ikuspegi zabalagoa zuten, beraz, eta tradizio hura dibertsoagoa agertzen zitzaien.
  • Garai honetako eraikin garrantzitsuenak elizak, jauregiak eta villak izan ziren.
  • Fatxadetan, garrantzi handiagoa eman zioten konposizioaren zentrua zen sarrerari. Erdialdean gehien, alboetan gutxiago. Garrantzia mailegatu eta mailakatu egiten da.