Eraikin galeria

Eraikinaren izenaTola jauregia. Elorrio (Bizkaia)
Estiloa / GaraiaBarrokoa. XVII. mendea
Eraikinaren funtzioaArkitektura zibila
DeskribapenaTola jauregiak Elorrioko garai bereko beste jauregien arkitektura-estilo bera dute, “barroko soila” deritzaiona, hain zuzen ere. Ikusgai dauden ia apaingarri bakarrak aparteko armarrien lanketan, balkoi eta leihoen forjaketa-osagaietan (besteak beste, korapilo “elorriarra” bezala ezaguna) eta teilatu-hegal zabalen dekorazioan daude.
Eraikin kubikoa da eta lorategi handi bat dauka aurrealdean.. Fatxada nagusia oso kalitate oneko harlanduz egina dago.
Bideoa



Eraikinaren izenaJoan Santuen parrokia. Bilbo (Bizkaia)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, 1622
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaHorma nagusia da bisitariak lehendabizi ikusiko duen elementua. Hiru zatitan dago banatuta, eta erdikoa altuagoa eta zabalagoa da. Atea inguratzen erdi-puntuko arku bat eta bi zutabe doriko daude. Azken hauek, frontoi bat eusten dute.
Barruko elementuei dagokienez, sabaian garai hartan oso zabalduta zegoen modari jarraituz, forma geografikoekin apaindutako lunetadun ganga bat jarri zuten.
Erretaula nagusia ere ikusgarria da, zutabe salomonikoak baititu. Horrez gainera, XVI. mendeko Kristoren irudi bat eta XVIII.eko Doloretako Andre Mariaren eskultura dira eliza honetako bitxi handienak.
Bideoa



Eraikinaren izenaKoruko Andre Mariaren basilika. Donostia (Gipuzkoa)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, XVIII. mendea
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaUrgull mendiaren babesean eta Donostiako Alde Donostiako Alde Zaharraren bihotzean kokatuta, bisitari gehien hartzen duen arkitektura eraikinetako bat da Koruko Santa Mariaren Basilika. Egungo tenplua 1750. urtekoa da eta antzinako eliza erromaniko baten gainean eraiki zuten. Horregatik esaten da hiriko elizarik zaharrena dela.
Basilika barrokoak elementu gotikoak, txurrigereskoak eta neoklasikoak ditu. Horrez gainera, azpimarratzekoa da estilo platereskodun elizpe bikaina. Eraikinak angeluzuzeneko oinplanoa du, zirkuluerdi formako absidea eta inguruan hainbat gela. Erdiko nabea, altura handikoa, gurutzeria gangez estalita dago eta amaieran korua dauka.
Aldare nagusian berriz, Koruko Andre Mariaren, hiriko zaindariaren, irudia dago. Sebastian santua ere ikus dezakegu basilikan, aldare nagusiko mihise batean eta aurrealdeko hormako eskultura batean, hain zuzen ere.
Bideoa



Eraikinaren izenaArrasateko Udaletxea. Arrasate (Gipuzkoa)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, XVIII. mendea
Eraikinaren funtzioaArkitektura zibila
DeskribapenaXVIII. mendeko eraikin barrokoa da Arrasateko udaletxea. Martin Karrera arkitektoa buru zela hasi ziren eraikina altxatzen 1756an.
Harlanduz eginiko eraikin honen lehenengo solairua bost arkuk osatzen dute, eta burdin sarez eginiko balkoi handi bat du erdialdean. Horren gainean, berriz, frantses rococoaren eragina nabari zaion herriko armarria dago.
Barnealdean ere bada, elementu interesgarririk. Esate baterako, erdialdean dagoen eskailera nagusia; harmaila bakoitza harrizko pieza bakarrarekin eginda dago.

Miren Etxabe
      

Zarateman



Eraikinaren izenaZarauzko Udala, Portu Etxea. Zarautz (Gipuzkoa)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, XVI. mendea
Eraikinaren funtzioaArkitektura zibila
DeskribapenaGaur egun Udaletxearen eraikina bada ere, askoz erabilera gehiago izan ditu bere historia luzean, besteak beste, postetxea eta telegrafetxea izan baitzen. XVI. mendean eraiki zuen izen bereko familiak, fatxadak geroagokoa dirudien arren.
Foruen plazan dago eta oinplano angeluzuzena dauka. Hiru solairu ditu. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago eta simetrikoa da.
Koloma ildaskatuen artean dagoen ate handi bat dauka. Koloma horiek lehen solairuko erdiko balkoiari eusten diote.
Motibo barrokoak dituzten bi leiho ditu alboetan. Gainerako irekiguneak burdin forjatuzko balkoiak dira. Bi joniar pilastrek are ederrago egiten dute eraikina.
1964ko urtarrilaren 17an Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten.

gureGipuzkoa
      

Robert



Eraikinaren izenaOngai-Vallesantoro jauregia. Zangotza (Nafarroa)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, XVII.mendea
Eraikinaren funtzioaArkitektura zibila
DeskribapenaXVII. mendeko fatxada churriguerescoa, egur landuan egindako teilatu-hegats ikusgarria eta Mexikoko nahiz Peruko arte kolonial amerikarraren apainketa xehetasun batzuk dira jauregiaren ezaugarri adierazgarrienak.
Vallesantoro jauregiak hiru solairu ditu. Era berean, sinpletasun handiko fatxada churriguerescoa du eta atari buruduna. Atarian salomondar zutabeak ageri dira, bai eta eguzki eta sirena itxurako apaingarriak ere. Goiko solairuetan bi balkoi daude, balaustradadunak, horma-besoen gainean. Familiaren armarria ikusgarria da, zutabeen artean landutakoa. Horren gainean frontoi triangeluarra dago.

Miguel Ángel García
      

Flickr



Eraikinaren izenaSan Gregorio Ostiakoaren basilika. Sorlada (Nafarroa)
Estiloa / GaraiaBarrokoa
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaXIII. mendean santuaren hilobia aurkitu ondoren eraiki zuten hasierako eliza, baina geroago egin zizkioten berrikuntzek sekulako tenplua sortu zuten, handi-handia. Egungo basilika altxatu zuten XVII. mendearen bukaeratik aurrera eta XVIII.aren puska handi batean. Hasieran, nabea, ataria eta dorrea eraiki zituzten. Fase rococoa, berriz, XVIII. mendearen azken laurdenekoa da, eta ordukoak dira gurutzadura eta burualdea kaperatxoarekin batera. Azkenik, 1831 aldean, nabearen apainketa berritzeari heldu zioten estilo neoklasikoari jarraiki. Era berean, oinetako korua goratu zuten.

José Ramón Oses



Eraikinaren izenaLoiolako Santutegia. Azpeitia (Gipuzkoa)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, XVII. mendea
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaBasilikan sartzeko balaustradaz hornitutako harmailak daude, eta horien apainketan Churriguera familiakoek parte hartu zutela uste da.
Fatxadak garaiera desberdineko hiru arku ditu, zokalo altu baten gainean jasotako zutabe korintoarren artean. Erdiko arkuak, garaienak, arkuarte dekoratuak ditu, eta arkitrabe gainean dagoen hiruki batekin errematatzen da. Tinpanoan Austriako etxearen armarria ipini zuten. Alboetako arkuek, berriz, friso dekoratuak dituzte.
Arkupea balaustrada batez koroaturik dago.
Nabarmenak dira sarrera mugatuz dauden jadezko bi zutabe salomonikoak, eta goialdean San Ignazioren irudia, aingeruz betetako frontoi batek errematatzen duen nitxo batean. Ate nagusia kaobazkoa da, iltze erromatar estilokoekin.

Instant2010
      

Jacqueline Poggi



Eraikinaren izenaSan Antonio komentuko eliza. Vitoria-Gasteiz (Araba)
Estiloa / GaraiaBarrokoa, XVII. mendea.
Eraikinaren funtzioaErlijio-arkitektura
DeskribapenaLoma jeneralaren plazan dagoen XVII. mendekoko komentua, klaratar mojen bizilekua da. Eraikina barroko klasizista estiloan eraikitakoa da eta aipagarriena portada da.
Portada hiru ataletan zatituta dago. Behekoan hiru hutsarte daude zirkuluerdiko arkuekin, eta erdikoa alboetakoak baino zabalagoa da eta alde banatan zutabe toskanarrak ditu; zutabe horiek frontoi zirkuluerdi formako bati eusten diote, zeinak barrenean zirkulu molduratu bat duen. Bolaz hornituriko hiru idulkik ematen diote gaina tinpanoari. Erdiko arkuko frontoiaren parean bi nitxo daude San Frantziskoren eta San Antonio Paduakoaren irudiekin. Goiko atalean, erdian, leiho angeluzuzen ateburuduna dago, alde banatan komentuaren fundatzaileen armarriak dituela. Bi pilastra bakunek eusten diote frontoi hiru angeluarrari: tinpanoan idi-begi batez hornituta dago, eta multzoaren gaina bolaz eta kanpai hormaz apainduta.

Zarateman
      

Zarateman