Testa

Erantzun ondorengo galderak. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

1. Gotikoaren garaiko garapen ekonomikoa…
  …feudalismoari esker etorri zen.
  …erlijioari esker etorri zen.
  …artisautzaren eta merkataritzaren berpizkundeari esker etorri zen.

2. Gotikoak sekulako arrakasta izan zuen…
  Bizkaian.
  Gipuzkoan.
  Aurreko biak zuzenak dira.

3. Arkitektura gotikoko tipologia zabalduena…
  …arkitektura zibila izan zen.
  …arkitektura erlijiosoa izan zen.
  …arkitektura militarra izan zen.

4. Erlijio-arkitekturan Euskal Herrian zer oinplano izan zen nagusi?
  Oinplano bakarrekoa
  Hiru nabeko oinplanoa
  Biak zuzenak dira

5. Zein da Nafarroan eraiki zen lehen eraikin gotiko erlijiosoa?
  Orreagako Santa Maria eliza
  Iruñeko katedrala
  Uxueko Santa Maria

6. Zer lurraldetan eraiki ziren eraikuntza erlijioso gehien garai gotikoan?
  Nafarroan
  Iparraldean
  Bizkaian

7. Zein da Iparraldean estilo gotikoan egindako eraikin garrantzitsuena?
  Donibane Lohizuneko eliza
  Baionako katedrala
  Baigorriko katedrala

8. Gotikoko arkitektura erlijiosoak bertikalitatea edo altuera handia lortzeko, zer elementu erabiltzen ditu?
  Arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak
  Gargolak, pinakuluak eta puntu erkoko arkuak
  Gangak, gurutze-gangak eta pinakuluak

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak: