Arkitektura gotikoa

Eraikin gotikoek Frantziako monarkiaren eredu politikoa zuten erreferentetzat: erregearen handitasuna, horren jainkozko zuzenbidea eta Jainkoa argia delako printzipiorako lotura. Printzipio hori I. mendeko filosofo batek azaldu zuen, Dionisio Sasi-Areopagita izenekoak. Plotinoren ideiek eraginda, aipatutako teoria garatu zuen. Honen izena bat dator Frantziako zaindariaren izenarekin, zaindaria San Dionisio baita. Santu horri Parisko Saint-Denis abadia eskaini zitzaion, lehenengo eraikin gotikotzat jotzen den tenplua.

Arkitektura gotikoaren ezaugarri nagusien artean, honako hau nabarmendu behar da: hormaren desmaterializazioa, eraikinaren ia barrualde osoan argia sartzea ahalbidetzen zuena. Jasotze hori arku zorrotzaren eta gurutze-gangaren erabileraren bidez lortzen zen. Bultzadak arku eta nerbioen bidez banatu eta horiek eraikinaren kanpoko kontrahorma eta ostiko-arkuetara transmititzen zirenez, ez zen beharrezkoa horma lodiak eraikitzea.

Arkitektura gotikoa hurrengo ezaugarriengatik ere ezberdintzen da:

  • Espazioaren zabalera burualdean.
  • Alboko kaperak ugaritzea.
  • Hormak hiru mailatan antolatzea, hirugarrena argia sartzen uzten zuten hainbat beirate jartzeko erreserbatuta zegoelarik.
  • Beiratezko arrosa-leihoak, oro har ipar eta hego muturretan.