Erlijio-arkitektura

Erlijio-arkitekturari dagokionez, nahiz eta beste garai batzuetan baino eraikin gutxiago jaso, oraindik eraikin garrantzitsuak egin ziren. Hala, garai barrokoaren hasieran Euskal Herriko herri nagusietan hainbat komentu jaso zirela nabarmendu behar da. Gainera, aldez aurretik eliza garrantzitsuak zituzten herrietan, portada berriak eta, batez ere, kanpandorreak erantsi zitzaizkien; horregatik, arreta berezia eskaini behar zaie kanpandorreei, izan ere, eraikin mota hori Euskal Herriko arkitektura-paisaian barneratzen den arkitektura-elementu nagusietakoa da.

Kanpandorreak, hasiera batean, elizetako kanpaiak kokatzeko eraikiak izan ziren, Berez, kanpandorreek kanpai-hotsen bitartez egunerokotasuna antolatzen zuten.

Kanpandorrea elementu arkitektoniko bezala zenbait ataletan antolatzen da. Lehenik eta behin oina dago. Bazter bakoitzean pilastra banaz apaindutako oinplano koadroa du eta haren gainean altxatzen da lehen gorputz baxua. Jarraian bigarren gorputza dago. Bertan, kanpaiak daude eta horrek ere angeluetan pilastrak erakusten ditu eta pinakulu apaingarriz hornitzen da. Azkenik, eraikina kanpaien gorputzak daraman dekorazio berdina (apaingarri gutxiagorekin) daraman linterna batekin bururatzen den kupularekin bukatzen da.

Hor dauzkagu besteak beste Euskal Herri osoan zehar zenbait kanpandorre barroko: Elgoibar, Bergara, Loiolako basilika, Elorrio, Etxebarriko San Agustin edota Elorrioko Sortzez Garbia basilikako kanpandorreak.